NOR NAIZEN

Urretxun (Gipuzkoan) jaio nintzen 1978. urtean, ama Azpeitiar eta aita Azkoitiar batek sortutako sendiko 4. eta azken umea, sorpresazkoa gainera. Ume-umetatik jakin dut sentipen “berezi” bat nuela, “ezberdina” nintzela. Ez da erraza izan, baina laister ulertu nuen Dohai bat zela, besteen zerbitzura apaltasunez jartzekoa, eta garatu eta kontrolatzen ikasi behar nuen opari bat zela.

Bizitza eta heriotzaren ikuspegi argia dut, umea nintzenetik espirituak ikusi eta sentitu, eta gertaerak iragarri baititut. Nere eginkizuna arduraz onartu dut, dagoeneko gure artean ez dauden pertsona maite eta senitartekoekin kontaktua erraztuz, eta nire esku dagoen einean; ahalik eta jende gehiena lagunduz.

11 urte nituela neuregan zerbait desberdina zegoela ulertzen hasi nitzen: pertsona maite baten heriotza, izeba baten etxeko sutea eta familiarteko batek loteria irabaziko zuela aurreikusi nituenenan. “Espirituen Mundua” ni gidatzen hari zela eta gu laguntzeko daudela jakin nuen momentu horretan bertan.

Esperientziak erakutsitakoaren arabera, oso posible izan daiteke mezu bat trasmititu nahi duen pertsona maitatu horrek, medio askoren bitartez lehenagotik zurekin kontaktuan jartzea saiatu izana… ametsetan, bere presentzia eta konpainia senti arazten, usaimenaren bitartez, e.a. Hauek guztiak seinaleak dira, bere espazioa eta zurea elkartuko dituen zubiak sortzeko saiakerak.

Nire kasuan, esperientzia hauekin elkarbizitza normaltasunez eramaten dut, gertatzen zitzaidana ulertu eta guztion onerako bideratzen ikasi nuenetik. Gomendioak eta kontsolamendua trasmititzeko edo eta abiatzen garenean konpodu gabe gelditzen diren hainbat gaiei argia eta erantzunak emateko bitartekari bezala jardutea baimentzen didate.

23 urterekin Montrealera joan nitzen bi urte t’erdiz, John eta Marilyn Rossner-ek zuzendutako SSFn ikastera, bertan komunikazio mediumikoaren gorabeherak ikasi nituen. Etxera itzultzean, Inglaterrako Arthur Findlay College-en klaseak hartu nituen denbora batez.

Gaur egun IZARPEko sortzaile eta zuzendari naizwww.izarpe.org. IZARGI (Doluan eta Galerak Dituzten pertsonei laguntzen dien irabazi gabeko erakundea) www.izargi.org.es eta ACE-SSF (Zientzi Espiritualen Alkartea) www.acessf.com elkarteetako koordinatzaile naiz. Hilero La Rueda del Misterio irrati saioan parte hartzen dut eta nire YouTube-ko kanala https://www.youtube.com/c/LizarraldeVidentemikellig eta hitzaldien bidez, izpirituen munduari buruz eta ditugun dohaiei inguruko informazioa entzun nahi didan orori jakin arazi nahi diot.

  • Madre Teresa de Calcuta

    Hegan irakatsiko diezu, baina ez dute zure hegaldia hegatuko. Amesten erakutsiko diezu, baina ez dituzte zure ametsak amestuko. Bizitzen irakatsiko diezu, baina ez dute zure bizitza biziko. Hala ere, hegaldi bakoitzean, bizitza bakoitzean, amets bakoitzean; beti izango da erakutsiriko bidearen oinatza”.

    Kalkutako Ama Teresa

  • Nelson Mandela

    Inor ez da jaiotzen beste pertsona bat bere azalaren kolorea, jatorria edo erlijioarengaitik gorrotatuz.

    Nelson Mandela

  • Mahadma Ghandi

    Bihar hilko bazina bezala bizi zeure bizia, munduak betirako iraungo baluke bezala ikasi.

    Mahadma Ghandi